MOBILE BERTSIORA JOAN

Prohibido menores de 18 años
Bezeroentzako arreta

navarra.kirolbet.es-ek Nafarroako Gobernu Foralak egiletsitako beharrezkoa den lizentzia du

Kirol apustuek ohitura handia dute gure gizartean, baina arazoak sor ditzake gure zerbitzuak behar bezala ibiltzen ez dituzten pertsona batzuengan. Hori dela-eta, KIROLBETek gerta daitezkeen menpekotasunak saihesteko konpromisoa du, joko arduratsuaren alde lan egin eta eskakizun legalak betez.

Nafarroako  Apustuen Araudia onartzen duen 16/2011 Foru Dekretuaren 3. artikulua kontuan hartuz, ezingo dute apustuetan parte hartu:

  • Adin txikikoak.

  • Jokuetan parte hartzeko aukera debekatzea borondatez eskatzen duten pertsonak, debeku hori kentzea , borondatez, eskatzen ez dutenak, ebazpen judizialaren bidez debekatuta dutenak, edo ezgaiak, hondatzaileak edo lehiaketa prozedimenduz errudunak direnak , rehabilitatuak ez diren bitartean ez dute jokuetan parte hartzeko aukerarik izango.

  • Enpresako titularrek, akziodunek, kapitalaren ordezkariek, partaideek, langileek,

  • Nafarroako Jokuen, Abenduaren 14ko 16/ 2006 Foru Legeak 32. artikuluan aipatzen dituen pertsonak.

  • zuzendariek, enplegatuek nahiz horien ezkonlagunek, gurasoek eta seme-alabek. Hori  guztia, Jokoa Arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 23.3 artikuluaren arabera.

  • Kirol-ekitaldietako, lehiaketetako eta bestelako jardueretako epaileek (baldin eta apustuaren xede den ekitaldian badihardute), epaileen aurkako errekurtsoak ebazten dituztene.

  • Apustuak kontrolatzen eta ikuskatzen dituzten funtzionarioek.

Joko Arduratsuari buruzko arauak


Joko Arduratsuari buruzko arauek entretenimenduan oinarritutako apustuen jarduera modu seguru eta arduratsuan burutzeko jokabideak ezartzen dituzte:

  • Jokatzeko erabakia hartzen baduzu, entretenimendu modura hartu, ahal dela konpainian.

  • Jarri zure buruari joko-iraupen bat eta bete ezazu

  • Erabaki ezazu zenbat nahi duzun gastatu, irabazi edo galdu. Ez aldatu iritziz.

  • Galtzea jokoaren zati dela aintzat hartu ezazu

  • Ez ezazu bermerik eskatu jokatzeko

  • Ez ezazu jokatu galerak konpentsatzeko

  • Ez ezazu jokatu aberasteko asmoz.

  • Ez ezazu jokatu beste arazo, ardura edo frustrazioetatik ihes egiteko

  • Ez ezazu jokatu beste menpekotasunik baduzu

  • Ez ezazu utzi adin txikikoek Jokoan parte har dezatela

Aurrea hartu


Jokoa entretenimendu eta aisiarako modu bat, inolako helburu ekonomiko gabeko jarduera bezala hartu beharrekoa. Apustuen jarduera ingurune arduratsu baten menpe egon behar du beti, erabiltzaileak jarduerari dedikatzen dion denbora eta diru kopurua kontrolpean edukita.

KIROLBET erabiltzailearen autokontrola errezten dituzten tresnak ditu erabilgarri:

Diru kopuru mugak: Nire orria > Diru kopuru mugak

Diru kopuru mugak tresnaren bitartez, erabiltzaileak aurrez ezarritako denbora epe batean, bere diru sartze eta apustuen gehienezko kopurua zehaztu dezake. Murriztutako kopurura heldu ezkero, erabiltzaileak ezin izango du apustu egin ezarritako denbora epea gainditu arte.

Autokanporatzea: Nire orria> Autokanporatzea

Autokanporatzeak erabiltzaileak bere apustuak kontrolatzeko gaitasun eza kontsideratuz ezkero, bere kontua aurrez ezarritako denbora epe batez blokeatzeko aukera eskaintzen dio.

Erabiltzaileak behin betiko autokanporaketa kontsideratuz gero, kontua ixteko aukera ere eskeintzen zaio. Nire orria->kontua itxi

Denbora adierazleak

Erabiltzaileak jokoari dedikatzen dion denboraren gaineko kontrola izateko {0}n denbora adierazleak daude ageriko:

  • Saio kronometroa: saioa hasitakoan joko denbora neurtuko duen adierazlea. Tresna honek norbere joko denborak kontrolatzeko eta behar izanez gero murrizteko baliagarri da.

  • Azken konexioa: erabiltzailea azkenengoz konektatu zeneko momentua adierazten du, norbere joko maiztasunaren jakitun izateko baliagarria da.

Testa


Jokoaren arazo bat duzula sentitzen baduzu, ondorengo galderak egin diezaiokezu zure buruari:

  • Sarri pentsatzen al duzu iraganean bizi izandako joko-bizipenekin, hurrengo aldiz noiz jokatuko duzun planifikatzearekin edota jokatzeko dirua nola lortzearekin?

  • Inoiz jokatu al duzu aldez aurretik pentsatzen zenuena baino diru gehiago?

  • Jokoa kontrolatzen, geldiarazten edo eteten ahalegindu zara?

  • Jokoa gelditzeak edo eteteak ezinegona sortzen al dizu?

  • Arazoren batetik ihes egiteko jokatzen al duzu?

  • Dirua jokatzean, galdutakoa berreskuratzeko asmoz itzultzen al zara?

  • Jokoarekin arazorik duzula uste al duzu?

  • Familiaren diruarekin, mailegu, faltsutze edo lapurretan lortutakoarekin finantzatzen al duzu jokoa?

  • Jokoagatik galdu al duzu inoiz denbora lanean edo klasean zaudela?

  • Inoiz jo al duzu norbaitengana Jokoak eragindako arazo ekonomikoekin laguntzeko?

Zure erantzunetan zenbat eta baiezko gehiago eman, jokoarekin arazo larri bat izateko aukerak handiagoak dira, eta beraz, laguntza eskatu beharko zenuke.

Jokoa gizakion jarduera propia da, aisialdia eta entretenimendu modua. Hala ere, egoeraren kontrola izatea ezinbestekoa da, joko arduratsuaren arauan errespetatuz.

Joko arduratsuan erabiltzaileak berak egoeraren, iraupenaren eta jokatzen duen diruaren gaineko erabakiak hartzen ditu. Ardurarekin jokatzen duten pertsonek aldez aurretik joko-iraupena, zenbatekoa eta noiz geratu erabakitzen dute. Kasu batzuetan, ez jokatzeko erabakia hartzea da erabakirik arduratsuena.

Era arduratsuan jokatzen duen pertsona batek dibertsioz jokatzen du, eta ez dirua irabazi edo bere arazoetatik ihes egiteko.

Jokoak zure egunerokoa era txarrean eragina badu, arazo bat duzula adierazi ezazu.

Hartu zure erabakia, jokoari mugak jarri:

  • — Espainiar gobernuaren Jokoaren Zerrendan izena eman. Zerrenda anonimoa da, eta pertsonen babes eskubideak bermatzen ditu anónima y garantiza los derechos de protección de la persona.

Nafarroako Foru Komunitatean eta Estatu mailan, jokoarekiko mendekotasuna duten pertsonak laguntzen dituzten elkarte profesionalak daude, hauek informazioa, laguntza eta jokuak gizartean duen eraginari buruzko laguntza praktikoa ematen dute. Jokuak zure bizitzan kalte egiten badizu eska ezazu laguntza:

  • FEJAR FEDERACIÓN ESPAÑOLA DE JUGADORES DE AZAR REHABILITADOS
  • Avda. de la Constitución, 27 Entlo. A 03400 VILLENA (ALICANTE)
  • Tlfno: 900 200 225
  • [email protected] - www.fejar.org

Cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaileen nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Ikusi cookien araudia Onartu